Erreserba eskaera:
Erreserba eskatu nahi baduzu, bete ezazu ondoko formularioa, mesedez. Guk lekua libre dugula jakinarazi bezain laster (iru egun, gehienez ere), erreserba eginda dagoela baieztatuko dizugu, e-mail bidez. Gure egutegiak adierazten du zein egunetan irekitzen dugun, ez lekua libre dugula.
Erreserba 72 ordu baino gutxiagorekin egin nahi baduzu, ezinbestekoa duzu formularioa bete eta zenbaki honetara deitzea: +34 943 278 465.
Erreserba hori oparia egiteko baldin bada, jo ezazu Arzak oparitu gunera, mesedez.
Menuko aukerak:
Arzak jatetxeak hiru aukera hauek eskaintzen dizkizu, mahaian bertan hautatzeko:
- – Dastatze otordua: 300 € laguneko, % 10eko BEZ barne eta edariak aparte.
- – Dastatze otordua, edariekin harmonizatua: honen oraingo prezioa da 300 € eta edariena 205 €, laguneko, % 10eko BEZ barne. Mahaikide denentzat bakarrik zerbitzatuko da.
- – Kartako otordua: 270 € laguneko, gehi edaria, eta % 10eko BEZ. Honakoak dira otordu hau osatzen dutenak: aperitibo bat, sarrera bat, jaki bat eta postre bat, gure kartatik aukeratzekoak.
Ordutegia: Bazkariak 13h15 – 15h00 / Afariak 20h45 – 22h30
Asteko atsedenaldia: Igande eta astelehenetan (salbuespenekin)
Oporrak: 2025eko azaroaren 2tik 26ra (biak barne); 2026ko otsailaren 1etik 9ra (biak barne); 2026ko ekainaren 21etik uztailaren 8ra (biak barne); eta 2026ko azaroaren 1etik 25era (biak barne).