Arzak jatetxearen historia 1897an hasi zen, Juan Mari Arzaken aitona-amonek etxea eraiki zutenean, non gaur oraindik haien Jatetxea dagoen.
Hasieran ardo-bodega eta taberna izan zen. Ondoren Juan Mari Arzaken gurasoek, maila eta fintasun dezenteko janak ematen zituen etxe bihurtu zuten, Paquita Arratibel sukaldari zela. Euskal eta donostiar errezetak, oinarrizko gisatu eta prestaketak, ziren nabarmen.
1966an Juan Mari Arzakek bere gain hartu zuen jatetxea amarekin batera. Bera izan zuen irakasle euskal sukaldaritza tradizionalean, eta horri gehitu zion bere jakin-mina eta berritzeko nahia, eta hala hasi zen bere errezeta propioak prestatzen. Euskal plater tradizionalak ziren eta ukitu pertsonala ematen zien.
Laister atentzioa eman zuen bere talentu handiak, eta 32 urte besterik ez zituela, Gastronomiako Sari Nazionala jaso zuen, eta Arzak Jatetxeak lehen izarra lortu zuen Michelin gida entzutetsuan 1974an.
70. hamarkadaren erdi aldetik aurrera, sariak eta aitortzak jasotzen hasi zen, eta hala, Arzak jatetxea erreferente bihurtu zen nazioko eta nazioarteko gastronomian. 1976an Juan Mari Arzakek, sukaldari talde batekin batera, iraultza ekarri zuen sukaldera eta kontzeptu eta mugimendu bat sortu zuten: Euskal Sukaldaritza Berria. 1977an Michelin Gidako bigarren izarra eman zioten eta hirugarrena. Bigarrena izan zen aitormen hirukoitza Espainian jasotzen eta geroztik mantendu ditu horiek.
Laurogeita hamarreko hamarkadan Elena Arzak, Juan Mari Arzaken alaba, etxekoen jatetxean hasi zen. Elenak Ostalaritza ikasi zuen Suitzan eta ondoren Europako sukalde handietatik pasa zen, besteak beste hauetatik: Maison Troisgros, Pierre Gagnaire, Carré des Feuillants eta Le Vivarois Frantzian, Louis XV Montecarlon, Le Gavroche Londresen, Antica Ostería del Ponte Italian eta El Bulli Espainian.
2001eko maiatzean Gastronomiako Nazioarteko Akademiaren Chef de l’Avenir saria jaso zuen. 2010ean, Gastronomia Espainiarraren Akademiak Gastronomiako Sari Nazionala eman zion. 2012an Munduko emakumezko Veuve Clicquot Chef Onenaren saria jaso zuen.
Gaur, Juan Mari Arzakek alaba Elenarekin partekatzen ditu sukaldea, ezagutzak, pasioa eta Arzaken historia egiten segitzeko gogoa. Arzaktarren historia.