Arzaken sukaldaritzak asko du ikerketatik, esperimentaziotik, eta magia puntu bat ere bai, hori guztia laborategian egiten da. Leku horretan askatasun osoan dabiltza sormena, asmamena eta inspirazioa.
Arzak Laborategian zaporeak eta testurak aztertzen eta probatzen dira. Baztertu eta berrikusi egiten dira errezetak. Kartan sartzeko kontzeptu berri iradokitzaileak ezartzen dira. “Zapore Banku” bat du eta hor dira 1.000 produktu eta gehiago, ikertu eta sortzen jarraitzeko.
Arzak Laborategiak, jatetxearen ondoan kokatua baitago, teknologiarik iraultzaileena du eta alkimista talde bat sekula probatu gabeko gauzak probatzen.